![]() |
Gaur eta bihar euri arina botako du eta haizea noraezean ibiliko da, batez ere, hegoaldetik sartuz. Kontsultatu eguraldiari buruzko albisteak eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Astea giro nahasiarekin hasi da eta bere horretan jarraituko du gaur. Egun osoz zerua estalita mantenduko da eta goizean, han-hemenka euri arina egingo du, bereziki Araban eta Nafarroa hegoaldean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez.
Arratsalde partean, zaparradak lurralde osora iritsiko dira eta euria sarriago egingo du. Hegoaldeko haizeak zakar joko du kostaldean eta mendi inguruetan, baina ez du luze iraungo, arratsaldean ahulduz joango baita.
Haize horri esker, tenperatura beroenak 16-19 ºC bitartean ibiliko dira.
Asteazkena
Era berean, bihar euria goizean goiz eta azken orduetan egingo du, baina baliteke arratsaldean zehar euri-tantaren bat botatzea. Zerua estali samar agertuko da, baina argiuneak ere izango dira, bereziki goizean.
Haizeari dagokionez, noraezean eta leun ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du; ia lurralde osoan 15 ºCtik behera geldituko baita.
Osteguna
Ostegunean, ostera, haizea hegoaldetik sartuko da eta zakar joko du haize-guneetan. Horri esker tenperaturak nabarmen egingo du gora eta hodei multzoak eta urdin guneak tartekatuko dira.
Eguraldiak hoberako joera hau izan arren, ezegonkortasuna areagotu egingo da. Zaparradak botako ditu eta baliteke zenbait lekutan trumoiak izatea.
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (90)
Elurra (9)
Euria (19)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)

Inprimatu





