Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/04/03

Oso antzekoak izango dira hurrengo egunak. Asteleheneik aurrera, zeru estalia eta euria izango dugu berriz ere. Kontsultatu eguraldiari buruzko  albisteak eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

 

Zerua lainotuta dugula hasi dugu berriz ere eguna, kostaldean, batez ere, baina goiza aurrera joan ahala argitzen joango da. Hala, arratsalde polita izango da. Erribera aldean eguzkia izango da egun osoan zehar.

Tenperatura maximoak bere horretan jarraituko dute.

Ostirala

Goizaldean eta goizean goiz zerua tarteka hodeitsu egongo da, bereziki kantauri isurialdean; eta bertan zirimiria egin dezake. Orduak aurrera egin ahala zerua nahiko argi geratuko da.

Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da eta tenperatura egonkor mantenduko da.

Asteburuan

Larunbata ostiralaren oso antzekoa izango da: Egunaren lehenengo partean eta arratsaldean zerua hodei gutxirekin egongo da baina azken orduetan hodeiak ugaritu egingo dira.

Igandean are antzeko giroa izango dugu, tenperaturak jaitsi egingo diren arren. Astelehenetik aurrera, berriz, laino beltzak agertuko dira berriz eta euria egingo du. 

Kontsultatu eguraldiari buruzko albisteak eta bidali eguraldiari buruzko  argazkiak EiTBra.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu