Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/03/18

Giro iluna eta hotza espero dira. Euria, batez ere, gaur eta asteburuan egingo du. Irteera operaziorako neurri bereziak jarriko dituzte martxan gaur. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBren blogera.



Euria barra-barra egingo du astearte goiz honetan; arratsalde edo gau parterako, ordea, giroa baretu egingo da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez. Ia goiz osoan zehar zerua estalita egongo da eta Bizkaian eta Gipuzkoan, bereziki, botako du ur gehien. 1.100 eta 1.300 metro artean kokatuko da elur maila. Horrez gain, tenperatura maximoek nabarmen egingo dute behera eta atzo baino bost edo zazpi gradu baxuagoak izango dira.


Asteazkena
Asteazkenean ez du euririk egingo baina giroa hotzagoa izango da. Goizaldetik bertatik lainoak nagusituko dira eta azken orduetan baliteke ipar erdi aldean euri pixka bat egitea. Euri gutxi espero da baina, tenperaturak baxuak izango direnez, botatzen duena elur itxuran egingo du 800 edo 1.000 metrotik gora.
Eguerdi aldera ostarteak aterako dira, batez ere, barnealdean eta tenperaturak are gehiago jaitsiko dira.


Osteguna
Ostegunean hotz egingo du baina eguzkia aterako da. Dena den, baliteke goizean zehar eta kostaldean zirimiria botatzea. Hala bada, 700 edo 800 metrotik gora elur gisa botako du. Tenperatura maximoak 10 eta 12 gradu artean ibiliko dira kostaldean eta 8 eta 9 artean, bestalde, barnealdean. Horrez gain, giro eguzkitsua izango da egunaren erdialdeko orduetan, batez ere, barnealdean.

Asteburu euritsua
Asteburura begira are giro grisagoa iragarri dute. Ostiralean euria egingo du baina tenperaturetan ez da aldaketarik izango. Larunbatean eta igandean nabarmen egingo du txarrera; hotz handiagoa eta euri gehiago egingo du. 





Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu