Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/03/11

Donostian uholdeak izan dira eta 50 ontzi desagertu dira. Bermeoko eta Ondarruko portuetan kalte larriak izan dira. Ertzaintzak <strong>emakume bat erreskatatu du Bakion.</strong> Ikusi eitb24ko argazki-galeria eta  eguraldiblogekoak.

 

Donostiako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eitb24.com-i jakitera eman diotenez, goizean goizetik hamaika dei jaso dituzte Alde Zaharreko hainbat kaletan uholdeak gertatzen ari zirenaren abisu emanez.

Haize bolada bortitzak eta olatu handiak egongo zirenaren iragarpenari kasu eginez, Udaltzaingoak Paseo Berria, Haizearen Orrazira doan bidea nahiz Zurriolako tarte bat itxi ditu, Paseo Berrian zeuden autoak bertatik ateraz. Dena dela, 9,5 metrora arteko olatuek hainbat auto harrapatu eta irauli dituzte Salamanca Pasealekuan.

07:00 aldera marea igo da, gainera, eta horrek uholdeak eragin ditu Alde Zaharrean. Aldamar kalean, Abuztuaren 31 kalean, Brecha inguruetan etab. urak hartu ditu eskaratzak, lokalak eta behe solairuak.

Bizilagunak ura ateratzen ari dira une honetan baina ezingo da jakin kalteak zenbaterainokoak diren marea jaitsi arte eta suhiltzaileek balorazioa egin arte.

Hainbat entzulek Radio Euskadiri adierazi diotenez, gainera, olatuak harrapatu dituen autoez gain, portuan ere arazo ugari izan dira eta olatuek hainbat ontzi txiki hondoratu dituzte. Zehazki, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, 50 ontzi desagertu dira portuan. 

Olatuek Kontxako barandila eta Santa Katalinako barandila puskatu dituzte eta itsaso ondoko eraikinetan ere kalte handiak izan dira, Nautikoan, esate baterako. Ura udaletxeraino iritsi da.

Bakion ere arazo ugari izan dituzte denboralearengatik. 

Bakion urak hartu ditu hainbat kale eta Ertzaintzak emakume bat erreskatatu behar izan du uholdeenagatik. San Pelaio auzoko behe solairuan bizi den emakumearen etxeko pareta bota behar izan du Polizia Autonomoak ura etxera sartu eta bertatik atera ezinda geratu ostean.

Bermeoko eta Ondarruko portuan ere kalte oso larriak eragin dituzte olatuek. Izan ere, 16 metrora artekoak izan dira eta hainbat ontzi txiki hondoratu dituzte.

Bermeoko portuan abenduaren 10eko denboralea jasan eta zutik geratu zen olatu-horma hautsi egin da, muturreko baliza gorria desagertuz. Gainera, olatu-horma horren 200 metro petril suntxitu dira. Ura dikearen eta kontradikearen gainetik igaro da eta kalteak eragin ditu inguruko lokal eta ibilgailuetan.

Ondarroan ere kalte larriak izan dira olatu-hormaren inguruko eraikinetan eta horietako baten barruan zegoen transformadorea txikitu da.

Bizkaiko gainontzeko portuetan ere hainbat ontzi ondoratu dira, balizak ez daude operatibo eta pantalanak kaltetu dira. 

Lapurdiko kostaldean ere arazo handiak izaten ari dira. Hendaian izugarrizko olatuak izan dira goizean eta hainbat enbor eraman ditu arrastaka urak herriraino. Baionan, berriz, itxita dago portua.

Dena dela, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, eguerditik aurrera baretzen hasiko da denboralea eta ez da berriz indartuko ostegun arratsalde-iluntzera arte.

Ikusi erabiltzaileek EiTBren eguraldiblogera bidali dituzten argazki ikusgarriak.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu