![]() |
Larunbateko giroa ostiral honen antzekoa izango da; lainoak eta ostarteak eta zirimiria izango dira. Igandean, ordea, euria barra-barra egingo du. Ikusi edo bidali eguraldiaren argazkiak EiTBren blogera.
Arratsaldean ostarteak zabalduko dira baina azken orduetarako lainoek hartuko dute berriz ere tokia. Hegoalde erdi aldean, ordea, giro eguzkitsua izango da.
Tenperaturei dagokienez, kostaldean 13 gradura artekoak izango dira eta barnealdean, 10 gradutan mantenduko dira. Ziertzoak gogor astinduko du Nafarroa.
Larunbata hodeitsu
Larunbata lainotuta esnatuko da fronte baten ondorioz eta iparraldean euria aurreikusi da.
Goizean zehar euria eten egingo da eta arratsaldean lainoak eta ostarteak agertuko dira. Hodeiak hegoalde erdi aldera ere iritsiko dira, egunak aurrera egin ahala, ordea, desagertu egingo dira.
Ziertzoak apurka indarra galduko du eta giroa leundu egingo da, izan ere, horrez gain, tenperaturek pixka bat gora egitea aurreikusi da.
Igande euritsua
Igandean okerrera egingo du eguraldiak nabarmen. Euskal Herri osoan egingo du euria, baina zaparrada gogorrenak iparraldean botako ditu.
Horrez gain, baliteke ekaitzak ere gertatzea eta kostaldean txingorra egin dezake. Elur kota 900 eta 1.000 metro artean kokatuko da.
Tenperaturek behera egingo dute pixka bat. Mendebaldeko haizeak indartsuago joko du.
Ikusi edo bidali eguraldiaren argazkiak EiTBren blogera.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (124)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)

Inprimatu





