Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/03/05

Opakuako eta Belagoako mendateak itxita daude eta kateak erabiltzea beharrezkoa da Nafarroako sei gainetan. Tren zirkulazioan atzerapenak izan dira Balmaseda eta Bilbo arteko bidean matxura baten ondorioz.


Euskal Herrira heldutako elur eta haize denboraleak arazoak utzi zituen atzo lehen eta bigarren mailako errepideetan eta, gaur ere, ezbehar ugari jazo dira. Elurra kentzeko kamioiek lanean dihardute atzodanik Araban eta Nafarroan, batez ere. Izan ere, elur maila 400-500 metrora jaitsi da azken orduotan.

Horrela, Nafarroan hiru autok istripua izan dute goizean goiz A-10 errepidean, Arruazun. Ondorioz, lagun bat zauritu egin da. Foruzaingoak errei bat itxi behar izan du Gasteizko noranzkoan. 

Gainera, foru erkidegoan Belagoako gaina itxita dago 16. kilometrotik aurrera eta beharrezkoa da kateak erabiltzea Lizarragan, Urkiagan, Artesiagan, Egozkuen, Meanon eta Aralarren.

Era berean, azken orduetan eroritako elurrak noizbehinkako bide mozketak egitera behartu du A-15 errepidean (Leizarango autobidea) noranzko bietan.

Araban, berriz, Herrerako mendatea itxita dago 12. kilometrotik aurrera eta kateak behar dira Opakuatik eta Bernedotik igarotzeko.

Arazoak Bizkaiko trenbide sarean

Eguna argitu orduko, arazo ugari jaso dira Bizkaiko errepideetan; istripu dezente gertatu dira. 

Bilbon, BI-631 errepidean, auto bat bidetik atera da Santo Domingo parean. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira Derioko noranzkoan. Bestalde, Ugaon, BI-625 errepidean bi autok elkarren kontra jo dute Arrigorriagako noranzkoan. Autoen joan-etorria asko moteldu da puntu horretan, harik eta autoak errepidetik erretiratu dituzten arte. 

Bestalde, trenbide sarean ere arazoak izan dira. Bilbo eta Balmaseda arteko trenbidea moztu egin dute 06:30ean. Hain zuzen, 05:50ean Balmasedatik abiatu den trena gelditu egin behar izan dute, Santa Agedako eta Zorrotzako geltokien artean katenarian izandako arazo baten ondorioz. Uneotan atzerapenak izaten ari dira zirkulazioan eta bidarientzako beste tren batzuk jarri dituzte, zerbitzua betetzeko.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu