![]() |
Nafarroako Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak Neguko Bide-Zaintza Plana jarri dute martxan. Iragarpenaren arabera, elur-kota 300 metrotara jaitsiko da gaur. Ikusi edo bidali eguraldiaren argazkiak EiTBren blogera.
Negua itzuli da, indartsu, gainera. Azken asteetako udaberriko giroaren ondotik, fronte hotz bat sartu da eta euria, ekaitzak eta txingorra ekarriko ditu. Horrez gain, elur-kota 300-400 metrotan kokatuko da gaur, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Hain justu, iragarpen hori kontuan hartuta, Neguko Bide-Zaintza Plana jarri dute martxan Nafarroako Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak.
Hala, Foru Gobernuko Herri Lan Departamentuak atzoko 22:00etan jarri du abian plana. Iparraldetik Tafallara artean elurra kentzeko 36 makina jarri dituzte ordu horretan. 05:00etatik aurrera 85 makina izango dira, Belaguako mendatean lan egingo duten turbofresekin batera. Bestalde, Guardia zibilak 30 patruila jarriko ditu goizez lanean, 16 arratsaldez eta 7 gauez. Foruzaingoaren 9 patruila ibili dira bart, 38 goizez, 41 arratsaldez eta zortzi gauean. Azkenik, Audenasak elurra kentzeko 13 makina eta 30 langile paratuko ditu Nafarroako autobidean (Tutera eta Irurtzun artean) eta 10 makina A-12 autobidean (Iruña-Logroño).
Arabako Foru Aldundiak ere 22:00etan jarri du martxan Neguko Bide-Zaintza Plana (aurre-emergentzia fasea). Gaurtik aurrera, baina, emergentzia fasean jarriko da martxan Plana. Hori horrela, Aldundiak dituen baliabide pertsonal eta material guztiak prest izango dira, behar denean erabili ahal izateko. Arabako errepideen berri izateko bi bide jarri ditu Aldundiak: Internet edo 945 217 272 telefono zenbakia.
Iragarpena, egunez egun
Gaur neguko eguraldia izango dugu. Lurralde osoan zaparradak botako ditu eta elurra ere espero da, egunaren hasieran 800 metrotik gora eta goizetik aurrera 300 metrotan. Zaparradekin batera, ekaitza eta txingorra izan daitezke. Ipar-mendebaldeko haize zakarrak eta Ebro bailarako ziertzoak giro ezatsegina eta hotza sortuko dute. Tenperaturek behera egingo dute nabarmen: maximoak 10 ºC azpitik izango dira nonahi eta barnealdean nekez izango dira 5 ºC-tik gora; leku askotan egunaren lehen orduetan gertatuko dira, gainera.
Asteazkenean eguraldiak hobetzera egingo du, zaparradei dagokienez behintzat. Euria egiten jarraituko du baina urria eta noizbehinkakoa izango da orokorrean. Giroa hotz egongo da, hala ere, eta elur-kota 400-500 metrotan aurkituko dugu hasieran, 600 metrora egunaren amaieran. Haizeak iparraldetik joko du baina asteartekoa baino ahulagoa izango da. Zerua hodeitsu egongo da.
Astea eguzkiarekin eta tenperaturen igoerarekin amaituko dugu.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (114)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





