Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/03/04

Elur-maila 300 metrotan dago jada eta 200eraino jaistea ere aurreikusita dago.  Iragarpenaren arabera, arratsaldean okerrera egingo du. Ikusi edo bidali eguraldiaren argazkiak EiTBren blogera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Negua itzuli da, indartsu, gainera. Azken asteetako udaberriko giroaren ondotik, fronte hotz bat sartu da eta euria, ekaitzak eta txingorra ekarri ditu. Horrez gain, elur-kota 300-400 metrotan kokatuko da gaur, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. 

Gaur goizean elurra iritsi da eta ondorioz, zenbait mendatetan kateak behar izan dituzte ibilgailuek zirkulatzeko. Besteak beste, Urkiolan (Bizkaia), Opakua eta Orduñan (Araba) eta Lizarraga eta Belaguan (Nafarroa) behar izan dira kateak. Horrez gain,  zirkulazioa asko zaildu du .

Arratsalderako, gainera, giro beltzagoa iragarri dute eta udal askok honi aurre egiteko baliabideak prest dituzte. Oraingoz, elurra egin ohi duen lekuetan bota du. Errepideak izango dira, hala ere, puntu korapilotsuenak eta elurra kentzeko makinak prest daude behar izanez gero errepidera irteteko.

Orreagan izan dira elurra ikusten lehenetarikoak. Goizeko lehen orduan hasi du elurra egiten.

Nafarroako beste toki batzuetan ere hala gertatu da eta mendateez gain, herrietan ere ikusi dituzte elur malutak, Lekunberrin, adibidez. 

Iragarpena, egunez egun

Gaur neguko eguraldia izango dugu. Lurralde osoan zaparradak botako ditu eta elurra ere egin du; egunaren hasieran 800 metrotik gora espero zen, baina, goizetik aurrera, 300 metrotan. Tarteka, gainera, 200 metrotan ere kokatuko da. 

Zaparradekin batera, ekaitza eta txingorra izan dira toki askotan. Ipar-mendebaldeko haize zakarrak eta Ebro bailarako ziertzoak giro ezatsegina eta hotza sortuko dute. Tenperaturek behera egingo dute nabarmen, toki askotan, zero gradukoak izango dira.

Asteazkenean eguraldiak hobetzera egingo du, zaparradei dagokienez behintzat. Euria egiten jarraituko du baina urria eta noizbehinkakoa izango da orokorrean. Giroa hotz egongo da, hala ere, eta elur-kota 400-500 metrotan aurkituko dugu hasieran, 600 metrora egunaren amaieran. Haizeak iparraldetik joko du baina asteartekoa baino ahulagoa izango da. Zerua hodeitsu egongo da. 

Astea Eguzkiarekin eta tenperaturen igoerarekin amaituko dugu.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu