Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/03/03

Fronte hotz batek euria ekarriko du eta, tarteka, ekaitzak eta txingorra. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota 800-1.000 metro inguruan kokatuko da. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBren blogera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken asteotan udaberriko giroa izan ostean, negua iritsi da berriro gurera. Hala, goibela eta euritsua izango da astelehenairagarpenaren arabera. Zerua estalita egongo da eta euria egingo du, oso ugaria izango ez den arren. Tenperaturek neguko itxura hartuko dute berriro eta maximoak 12-13 ºC inguruan geratuko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eguna aurrera joan ahala indartzeko joerarekin gainera. Tenperaturarekin batera elur-kota ere jaitsiko da: gauean 1.200 metrora jaitsiko da, egunaren bukaeran, 1.000 metrora. 

Asteartean neguko eguraldia izango dugu. Lurralde osoan zaparradak botako ditu eta elurra ere espero da, egunaren hasieran 800 metrotik gora eta goizetik aurrera 300 metrotan. Zaparradekin batera, ekaitza eta txingorra izan daitezke. Ipar-mendebaldeko haize zakarrak eta Ebro bailarako ziertzoak giro ezatsegina eta hotza sortuko dute. Tenperaturek behera egingo dute nabarmen: maximoak 10 ºC azpitik izango dira nonahi eta barnealdean nekez izango dira 5 ºC-tik gora; leku askotan egunaren lehen orduetan gertatuko dira, gainera. 

Asteazkenean eguraldiak hobetzera egingo du, zaparradei dagokienez behintzat. Euria egiten jarraituko du baina urria eta noizbehinkakoa izango da orokorrean. Giroa hotz egongo da, hala ere, eta elur-kota 400-500 metrotan aurkituko dugu hasieran, 600 metrora egunaren amaieran. Haizeak iparraldetik joko du baina asteartekoa baino ahulagoa izango da. Zerua hodeitsu egongo da. 

Astea eguzkiarekin eta tenperaturen igoerarekin amaituko dugu.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu