![]() |
Nafarroako Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak Neguko Bide-Zaintza Plana jarriko dute martxan. Iragarpenaren arabera, elur-kota 300 metrotara jaitsiko da bihar. Ikusi edo bidali eguraldiaren argazkiak EiTBren blogera.
Negua itzuli da, indartsu, gainera. Azken asteetako udaberriko giroaren ondotik, fronte hotz bat sartu da eta euria, ekaitzak eta txingorra ekarriko ditu. Horrez gain, elur-kota 1.000 metrotan izango da gaur eta, bihar asteartea, 300-400 metrotan kokatuko da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Hain justu, iragarpen hori kontuan hartuta, Neguko Bide-Zaintza Plana jarriko dute martxan Nafarroako Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak.
Hala, Foru Gobernuko Herri Lan Departamentuak 22:00 jarriko du abian plana. Iparraldetik Tafallara artean elurra kentzeko 36 makina jarriko ditu ordu horretan. 05:00etatik aurrera 85 makina izango dira, Belaguako mendatean lan egingo turbofresekin batera. Bestalde, Guardia zibilak 30 patruila jarriko ditu goizez lanean, 16 arratsaldez eta 7 gauez. Foruzaingoaren 9 patruila ibiliko dira gaur gauean, 38 goizez, 41 arratsaldez eta zortzi bihar gauean. Azkenik, Audenasak elurra kentzeko 13 makina eta 30 langile paratuko ditu Nafarroako autobidean (Tutera eta Irurtzun artean) eta 10 makina A-12 autobidean (Iruña-Logroño).
Arabako Foru Aldundiak ere 22:00etan jarriko du martxan Neguko Bide-Zaintza Plana (aurre-emergentzia fasea). Iragarpenaren arabera, Arabako iparraldean eta ekialdean botako du elur gehien. Asteartetik aurrera, baina, emergentzia fasean jarriko da martxan Plana. Hori horrela, Aldundiak dituen baliabide pertsonal eta material guztiak prest izango dira, behar denean erabili ahal izateko. Arabako errepideen berri izateko bi bide jarri ditu Aldundiak: www.alava.net edo 945 217 272 telefono zenbakia.
Iragarpena, egunez egun
Goibela eta euritsua izango da astelehena, iragarpena</a>ren arabera. Zerua estalita egongo da eta euria egingo du, oso ugaria izango ez den arren. Tenperaturek neguko itxura hartuko dute berriro eta maximoak 12-13 ºC inguruan geratuko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eguna aurrera joan ahala indartzeko joerarekin gainera. Tenperaturarekin batera elur-kota ere jaitsiko da: gauean 1.200 metrora jaitsiko da, egunaren bukaeran, 1.000 metrora.
Asteartean neguko eguraldia izango dugu. Lurralde osoan zaparradak botako ditu eta elurra ere espero da, egunaren hasieran 800 metrotik gora eta goizetik aurrera 300 metrotan. Zaparradekin batera, ekaitza eta txingorra izan daitezke. Ipar-mendebaldeko haize zakarrak eta Ebro bailarako ziertzoak giro ezatsegina eta hotza sortuko dute. Tenperaturek behera egingo dute nabarmen: maximoak 10 ºC azpitik izango dira nonahi eta barnealdean nekez izango dira 5 ºC-tik gora; leku askotan egunaren lehen orduetan gertatuko dira, gainera.
Asteazkenean eguraldiak hobetzera egingo du, zaparradei dagokienez behintzat. Euria egiten jarraituko du baina urria eta noizbehinkakoa izango da orokorrean. Giroa hotz egongo da, hala ere, eta elur-kota 400-500 metrotan aurkituko dugu hasieran, 600 metrora egunaren amaieran. Haizeak iparraldetik joko du baina asteartekoa baino ahulagoa izango da. Zerua hodeitsu egongo da.
Astea </strong>eguzkiarekin eta tenperaturen igoerarekin amaituko dugu.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)

Inprimatu





