![]() |
Euri gutxi egingo du baina zeruak estalita izango dira asteburura arte. Igandean azalduko dira ostarte handiagoak. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBren blogera.
Udaberri giroko azken egunen ondoren, euria azaldu da berriro, batez ere, kostaldean, eta zeruak gris itxuran daude.
Gaur
Ostegun honetan lainoak nagusituko dira, tarteka odei ugari izango da, gainera, batez ere, eguneko lehen eta azken orduetan.
Arratsalderako euriak gero eta indar gutxiago izango du eta, giroak triste jarraituko duen arren, ez du euririk egingo.
Tenperaturetan ez da aldaketa nabarmenik izango baina behera egingo dute pixka bat.
Ostirala
Ostiralean ostegun honen antzeko giroa izango da; zeruek estalita jarraituko dute eta baliteke euri pixka bat egitea, batez ere, arratsaldean, Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean.
Tenperatura minimoak ez dira aldatuko baina maximoek behera egingo dute.
Larunbata
Asteburua ere lainotuta hasiko da. Larunbat goizaldeam lanbroa eta behe-lainoa izango dira barnealdean.
Goizean ostarte baino laino gehiago izango dira eta baliteke euria egitea. Arratsaldean, ordea, gutxituz joango dira eta gauean oso laino gutxi izango dira.
Tenperatura minimoak ez dira aldatuko baina maximoek behera egingo dute pixka bat.
Igandea
Igandean euria alde batera geratuko da eta ostarteak nagusitzen hasiko dira, hala ere, lainoak ez dira erabat desagertuko. Tenperaturek gora egitea aurreikusi da.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)

Inprimatu





