Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/02/19

Neguan zehar poloetan ohikoak diren hodeiak lehen aldiz ikusi ahalko dira Espainiako Estatuan. Batez ere iluntzean eta zerua oskarbi dagoela egongo dira ikusgai.

Zerura begiratu eta nakar koloreko hodei ederrak ikusten badituzu, ez harritu. Ohikoa ez bada ere, aste honetan gertakari atmosferiko berezia izango dugu ikusgai Iberiar Penintsulan: azido nitrikoko poloetako hodeiak. 

Polo inguruetako guneetan neguan izan ohi dira ikusgai hodeiok baina ez dira inoiz latitude hauetan ikusi. Diotenez, iluntzean eta zerua oskarbi dagoela egongo dira batez ere ikusgai. 

Espainiako Teknika Aire-espazioko Institutu Nazionalak (INTA) azaldu duenez, hodeiok Poloetatik Erresuma Batura mugituko dira eta latitude baxuetan ere ikusgai izango dira, hala nola, Iberiar Penintsulan. 

Tenperatura baxuak tarteko agertuko dira azido nitrikoko hodei hauek estratosferan. Nakar koloreko gertakari atmosferiko hau ura eta azido nitrikotik sortzen da eta neguan izan ohi da nagusi, polo inguruetan. 

Tenperatura izugarri hotzetan (78 gradu zeroz azpitik) sortzen da fenomeno hori. 

Aldaketa klimatikoarekin lotuta

Aldaketa klimatikoaren eta ozono geruzaren murriztearekin lotu dituzte ikertzaileek azido nitrikoko hodeiok. 2006an, Europako Espazio Agentziaren Envisat sateliteak ozono geruzaren txikitzea hodeion presentziarekin lotu zuen. 

Zientzialarien esanetan, etorkizunean ugaritu egingo dira tankerako fenomenoak. Izan ere, lurraren azala epelago egongo da baina estratosfera dezente hoztuko da, horri esker, hodeiok errazago sortuko dira. Horrez gain, ozono geruza bere onera etortzea zailduko du hodeion presentziak.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu