Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/01/31

Ostarte zabalak izango ditugu arratsaldean baina tenperatura freskoa izango da: termometroek ez dituzte 10-12 graduak gaindituko kostaldean ezta 8-10ak barrualdean ere. Bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

 

Eguna hodeitsu esnatu den arren Euskal Herrian, zerua garbitzen joan da goizean zehar eta urdin guneak ireki dira lurralde guztian.

Datozen orduetan eta ostarte zabalak izango ditugu, tenperatura freskoa izango den arren. Termometroek ez dituzte 10-12 ºC-ak gaindituko kostaldean ezta 8-10 ºC-ak barrualdean ere.

Tenperatura jaisten joango da, gainera, eta Meteorologia Institutuaren arabera, elur-kota 600 metrotan geratuko da EAEn eta 900etan Nafarroan.

Izotza agertuko da, gainera, barrualdeko inguru umelenetan.

Ostirala

Biharko, berriz ere hodeitza ugaritzea espero da eta horrek euri zaparradak ekarriko ditu arratsaldeko, oso indartsuak izango ez diren arren.

Hego eta mendebaldeko haizeak joko du eta horri esker gora egingo du bai tenperaturak baita elur-kotak ere.

Asteburua

Larunbatean ere lainotsu hasiko da eguna baina orduak aurrera joan ahala garbitzen joango da eta ostarte zabalak izango dira arratsaldean.

Tenperaturak behera egingo du berriz ere eta 700-800 metrotan geratuko da elur-kota.

Igandean, berriz, gora egingo du tenperaturak baina baita lainoteriak ere eta euri pitin bat egingo du.

Kontsultatu eguraldiari buruzko  albisteak eta bidali eguraldiari buruzko  argazkiak EiTBra. 
 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu