![]() |
Bihartik aurrera okerrera egingo du eta elur-kota jaitsi egingo da (ostegunean, 800 metrotan bota dezake). Asteburuan ere eguraldi nahasia izango da. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBren blogera.
Urtarrila amaitzear dela, negu giroa heldu da gurera. Gaurkoan zerua oskarbi eta eguzkia errege izango bada ere , datozen egunotan okerrera egingo du eguraldiak: tenperaturek behera egingo dute, euria botako du eta elur-kota dezente jaitsiko da.
Aurreko egunetan bezala, eguraldi onarekin jarraituko dugu gaur, asteartea. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da orokorrean. Kostaldean behe-hodeiak agertuko dira tarteka. Behe-hodei horiek azken orduetan izango dira ugariagoak eta orduan Kantauri isurialdeko bailaretaraino ere zabal daitezke. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura berdintsu mantenduko da (maximoak 11-12 ºC ingurukoak).
Asteazkenean eguraldi nahasia izango da nagusi. Goizetik aurrera hodeiak aurreko egunetan baino ugariagoak izango dira; kostaldean behe-hodeiak agertuko dira, barnealdean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira. Egunaren bigarren partean hodeitza handiagoa izango da; zerua oso hodeitsu geratuko da eta arratsaldean euri arina egingo du kostaldean. Gauerako euria lurralde osora zabalduko da eta elurra egingo du 1.100 metrotik gora. Tenperatura ere jaitsiko da, maximoak asteartekoak baino freskoagoak izango dira.
Ostegunean okerrera egingo du eguraldiak. Goizaldean eta goizean goiz euria egingo du oraindik eta elur-kota 800 metro inguruan izango da; kantauri isurialdean espero da euria, gainontzeko lekuetan ez du apenas egingo. Goizean atertu eta argitzen joango da. Egunaren bigarren partean haizearen norabide nagusia hegoaldekoa izango da eta hodeiak desagertzen joango dira; erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk baino ez dira geratuko.
Astebururako hodeitza, euria eta tenperatura baxuak espero dira. </p>
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (90)
Elurra (9)
Euria (19)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)

Inprimatu





