Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/01/18

Neguan ohikoa ez den arren, eguzkia bete-betean ikusiko dugu Euskal Herrian, eta tenperaturak 17-19 ºC-koak izango dira. Kontsultatu eguraldiari buruzko  albisteak eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

Astebetez hotza eta haizea (batez ere haizea) izan ditugu geurean, baina hurrengo egunak zeharo ezberdinak izango dira.

Planak egiteko moduko asteburua izango dugu, neguan egonda nekez ikus daitezkeen horietakoa.

Eguraldiak onera egingo du, eta gaur bertan nabarituko dugu. Izan ere, eguna euritsu eta hodeitsu hasi bada ere, hobera egingo du orduek aurrera egin ahala.

Arratsaldean zeruak urdin izango dira. Gehienezko tenperaturek gradu batzuk gora egingo dute, eta termometroek 15 ºC erakutsiko dituzte herri askotan.

Edonola ere, zerua oskarbi egoteak alde txarra ere izango du: gaueko lehen orduak hotzak izango dira.

Larunbata

Bihar, gaur ez bezala, eguraldia atsegina izango da hasiera-hasieratik. Eguzkia nagusituko da eta zeruan ez da ia hodeirik izango.

Gauapasa egin asmo dutenek, baina, berokia atera beharko dute, gauez tenperaturak baxuak izango baitira. Barnealdean, gainera, izozteak ere egongo dira.

Nolanahi den ere, egunez eguzkia izango dugu aurrez aurre, neguan ohikoa ez den arren. Tenperaturak 17-18 ºC-koak izango dira.

Igandea

Asteburua hasi zen bezala amaituko da: eguna eguzkitsua eta udaberri parteko tenperaturak izanda.

Goizaldean hotz egingo du berriro, batez ere Araban, baina egunez eguzkia bete-betean ikusiko dugu. Termometroetan 18-19 ºC izango dira.

Laburbilduz, asteburu lasaia, atsegina eta eguzkitsua izango dugu, gozatu beharrekoa, balitekeelako denbora asko pasatzea horrelako beste bat izan arte.




Erantzunak:

1. Hacer constar que el autor de la foto que ilustra el reportaje corresponde a Mikel Goñi.
Eskerrik asko
Mikel Goņi - 2008/01/20 17:24:54

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu