Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/01/16

Mendebaldetik heldutako fronte hezeak aurrera doa. Haizeak ez du atzoko indarrarekin jotzen, baina ez dio kostaldean arazoak sortzeari utzi. Ikus itzazu haizeak utzitako zenbait irudi.

 

Atzo, Galiziatik helduta, Euskal Herria astindu zuen denboraleak aurrera jarraitzen du gaur. Haizea hain gogor jotzen ari ez den arren, ekaitzak eta txingorra ere edukiko ditugu. 100 km/h-ko haize boladak izan daitezke eta olatu erraldoiak, 7 metro artekoak, Euskalmeten arabera.

Atzo gertatu zen bezala, hegaldietan izan du eragina eguraldi txarrak. Hala, AENAk jakinarazi duenez, Madriletik Loiuko aireportua helmuga zuen hegazkin bat (08:00etakoa) Forondara bideratu dute. Bestalde, Madril-Hondarribia ibilbidea zuen hegaldi bat Madrilera itzuli behar izan da. 

Eguraldiaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, zerua hodeitsu edo estalita egongo da, baina egunaren azken orduetan urritu egingo dira hodeiak.

Zaparrada ertainak izango ditugu, oro har, baina kostaldean, gogorrak izango dira zenbait tokitan, ekaitza eta txingorra ere botaz.

Elur-kota 1.000-1.200 metrora jaitsiko da goizaldean eta 1.400-1.500era igoko da azken orduetan.

Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, eta bereziki gogor ibiliko da mendi inguruetan nahiz kostaldean. Dena dela, haizeak indarra galduko du egunaren amaieran.

Ostegunean

Ostegunean hodeitsu esnatuko da eguna eta oso hodeitsu geratuko da arratsaldean. Euria egingo du Euskal Herria osoan, baina iragarpenaren arabera, Gipuzkoan, batez ere.

Berriz ere mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. 

Ostiralean


Ostiral goizaldean zerua hodeitsu egongo da, baina eguna aurrera joan ahala hodeiak urritzen joango dira. Hala, goizean euria egingo duen arren, arratsalderako atertu egingo du leku gehienetan.

Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. 

Tenperaturak, berriz, gora egingo du. 

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko  argazkiak EiTBra.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu