Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/01/16

Besteak beste, 12 hegaldi desbideratu behar izan dituzte Bilbotik Gasteizera eta suhiltzaileek 100 irteera egin dituzte. Ikus itzazu haizeak utzitako zenbait irudi.

Gaur Loiu-Bilboko aireportutik12 hegaldi Gasteiz-Forondakora desbideratu dituzte, haize denboralea dela eta, 140 km/h haize boladak izan baitira toki batzutan.

Bizkaiko aireportu horretako iturriek informatu dutenez, Bilbora helduko ziren sei hegaldi Gasteizera desbideratu dituzte eta, beraz, bihar Forondako aireportu horretatik irtengo dira.

Bolada bortitzek –zenbait tokitan 140 km/h-ra heldu dira– arazo ugari eragin dituzte han eta hemen, errepideetan batez ere.

Halaber, Aldundiko eta Bilboko Udaleko suhiltzaileek 100 bat irteera egin behar izan dituzte denboralea dela eta.

Beste alde batetik, Bilboko DYAk bederatzi irteera egin ditu, istripu arinetan aritzeko, eta zaurituetako batzuk ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

Esan bezala, haize bolada bortitzek Bizkaiko suhiltzaileen lana ugaritu dute eta 100 irteera inguru egin dituzte, jazoera arinetarakoak guztiak, gehienak eraikinetako aurrealdeetako, kristaletako, teiletako, balkoietako barandetako, errepideetako seinaletako edo hainbat industriguneko estalduretako askatzeak direla eta.

Iturri horiek zehaztu dutenez, Bilbo inguruko eta Nerbioi itsasadarreko ezkerraldean eta eskuinaldean dauden herrietan izan du eragina batez ere denboraleak.

Jazoera aipagarrienak El Fango polikiroldegiko (Bilbo) plaka batzuk jausita gertatu dira. Izan ere, gizon batek kolpe bat hartu du eta emakume bat kalean erori da horren erruz, eta Basurtuko ospitalera eraman dituzte biak, zauri arinak zituztela.

Gainera, Portugaleten haizeak argibide-taula bat bota du errepidera A-8rako sarbidean, Bilboko noranzkoan. Gainera, Orion, A-8an bidean eroritako hainbat objektuk arazoak eragin dituzte Bilborako noranzkoan.

Era berean, Eibarren zuhaitz bat jausi da autobide berean eta Bizkaiko hiribururako noranzkoan errei bat itxiaraztea eragin du hainbat minutuz.

Nafarroan bestalde, alerta ezarri dute haize-denboralea dela eta.

Ortuellan (Bizkaia) gizon bat zauritu da buruan eraikin baten aurrealdeko teilatu-hodi bat erorita, DYAk informatu duenez.

Iragarritakoa

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du EAEn 120 km/h-ko haize-boladak egon daitezkeela eta. SOS-Deiak/112 zerbitzuak hainbat larrialdi zerbitzu jakinaren gainean jarri ditu, beharrezko neurriak har ditzaten. Orduñan, esaterako, 140 km/h-ko ufadak izan dira.

Hala, iragarpenaren arabera, ufadak 120 km/h-koak izan daitezke haizeguneetan eta 100 km/h-koak gainerakoan. Hego-mendebaldeko haizea indartzen joango da eta arratsaldean bolada oso gogorrak izango dira.

Hortaz, gidatzerakoan tentuz ibiltzeko gomendioa eman du. 

Halaber, litekeena da 3,5 metroko olatuak izatea, eta iluntzean 5 metrokoak ere izan litezke. Badaezpada, baxurako ontziteria lotuta dago eta ez da gaur itsasoratuko. 

Hori dela eta, SOS-Deiak/112 zerbitzuak hainbat larrialdi zerbitzu ohartarazi ditu, beharrezko neurriak har ditzaten.Bilboko Udalak ere ohartarazpena eman du, Bizkaiko hiriburuan 80-100 km/h boladak izan daitezkeelakoan. 

Ez EAEn bezainbeste, baina Iparraldean ere haizeak gogor astinduko ditu bazterrak gaur arratsaldetik aurrera. Donibane Lohitzunen orduko 80 kilometroko haizea espero da eta Donibane Garazin orduko 100 kilometrokoa. 

Bihar, asteazkena, giro nahasia izango dugu, zaparradak botako ditu lurralde osoan eta ipar partean noizean behin mardulak izango dira; egunaren amaieran atertzen joango da. Ekaitza eta txingorra ere bota dezake kostan eta alboko lekuetan. Gainera mendebaldeko haizeak zakar joko du, ipar-mendebaldeko ukituaz. Horrela, tenperaturaren beherakada nabaria izango dugu eta elur-kota 1000 metrora jaitsiko da.

Haize gogorra dagoela eta, gomendioak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak gomendio hauek helarazi nahi dizkie herritarrei:

Itxi pertsianak, leihoak eta leiho-ateak, eta kendu loreontziak, esekitako gaiak, oholak eta haizeak eraman ditzakeen bestelako objektuak.

Erabili ibilgailuak kontu handiz eta saihestu kostaldeko bideak, zubiak eta haizeguneak. 

Ez erabili ontzirik eta zaindu zure amarrak. Ez egin inolaz ere ur kirolik.

Ez ibili zuhaitzen, eraikitze lanetan dauden eraikinen edo kostaldeko pasealekuen ingurutik.

Agintarien aholku eta aginduak bete.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu