Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/01/14

Gaurko 100 km/h-ko ufadak izango dira baina bihar, asteartea, joko du gogorren: 120 km/h-ra ere helduko dira. Ondorioz, bost metroko olatuak izan daitezke. Kontsulta ezazu iragarpena.

 

Asteburuan bezala, datozen egunotan ere zakar joko du hego-mendebaldeko haizeak. 120 km/h abiada lor dezakeela eta, alerta ezarri du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. SOS-Deiak/112 zerbitzuak hainbat larrialdi zerbitzu jakinaren gainean jarri ditu, beharrezko neurriak har ditzaten.

Gaur (astelehena), hego-mendebaldeko haize moderatua ibiliko da, eta baliteke haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura eta haizeguneak ez diren lekuetan 80 km/h-koa hartzea. Bihar (asteartea), ufada indartsuagoak egongo dira, iragarpenen arabera, eta haizeguneetan 120 km/h-ra ere helduko dira.

Halaber, litekeena da bihar (asteartea) 3,5 metroko olatuak izatea, eta iluntzean 5 metrokoak ere izan litezke. 

Hori dela eta, SOS-Deiak/112 zerbitzuak hainbat larrialdi zerbitzu ohartarazi ditu, beharrezko neurriak har ditzaten.

Haize gogorra dagoela eta, gomendioak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak gomendio hauek helarazi nahi dizkie herritarrei:

Itxi pertsianak, leihoak eta leiho-ateak, eta kendu loreontziak, esekitako gaiak, oholak eta haizeak eraman ditzakeen bestelako objektuak.

Erabili ibilgailuak kontu handiz eta saihestu kostaldeko bideak, zubiak eta haizeguneak. 

Ez erabili ontzirik eta zaindu zure amarrak. Ez egin inolaz ere ur kirolik.

Ez ibili zuhaitzen, eraikitze lanetan dauden eraikinen edo kostaldeko pasealekuen ingurutik.

Agintarien aholku eta aginduak bete.




Erantzunak:

1. aurten elur aso egingo al du
jon - 2008/01/14 17:34:06

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu