![]() |
Gogor joko du haizeak eguerdira arte. Ondoren, jaitsi egingo da tenperatura, euria egingo du eta elur-kota 800-1.000 metrora jaitsiko da. Bidali eta ikusi eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
.jpg)
Haizea da eguneko lehen orduetako protagonista, ia 100 kilometro orduko abiaduran baitabil toki askotan. Eguna hegomendebaldeko haize indartsuarekin hasi da Euskal Herrian eta eragina antzematen ari dira bai kostaldean bai barrualdean ere. Dena dela, lasaitzen joango da eguerditik aurrera.
Gaur aldaketa eguna izango da. Iragarpen meteorologikoaren arabera, arratsaldean gogotik egingo du euria eta zaparradak ekaitz bihurtuko dira hainbat unetan. Tenperaturak ere nabarmen egingo du behera, 11-15 gradutan edo geratuz maximoak.
Arratsaldean, 1.000 metrora jaitsiko da elur-kota, oro har, baina hainbat lekutan 800 metrotara egingo du.
Asteburuan
Asteburuari begira, larunbata gaurkoaren oso antzekoa izango da: 800 metrotara elurra egingo du eta mendebaldeko haizeak indarrez joko du arratsaldera arte. Orduan indarra galduko du eta eguraldia hobera egiten hasiko da.
Hala, egoera lasaiagoa izango da igandean eta tenperaturak ere atseginagoak izango dira.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (114)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





