Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/01/10

Iragarpenaren arabera, 100 km/h-ko haize-boladak izango dira iluntzean. Ostiralean, baina, okerrera egingo du eguraldiak eta fronte hotza sartuko da. Bidali eta ikusi eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

 

Giro atsegina izango da gaur nagusi baina, egunaren amaieran, hego-mendebaldeko haizea indartu egingo da eta 100 km/h-ko haize-boladak izan ahalko dira haizeguneetan. 

Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira oro har, baina gaurkoan urdinguneak nabarmenduko dira. Hala ere, goizeko lehen orduetan barnealdean tarteka hodeitsu egongo da. Arratsalde amaieran, lainoak ugaritzen joango dira. Haizeak hego-mendebaldetik jotzen jarraituko du eta ilunabarretik aitzinera indartzen joango da. Tenperaturak epeletik jarraituko du, eta gaur gainera haizearen hego ukituari eguzkiaren presentzia gehituko diogu, eta ondorioz 14-15 ºC-ren inguruan ibiliko dira termometroak orokorrean, kostaldean pittin bat altuago. 

Ostiralean okerrera egingo du eguraldiak. Hodeiak nagusituko dira zeruan, eta eguerditik aurrera, estalia egongo da erabat. Euria botako du eta zaparradak mardulagoak izango dira eguerdi aldetik aurrera; egunaren amaieran baliteke trumoitsuak izatea. Bustitzeaz gain, arreta jarri beharko diogu haizeari, izan ere, egunaren lehenengo partean hego-mendebaldetik zakar joko baitu; orduek aurrera egin ahala, mendebaldera eta ondoren ipar-mendebaldera aldatuko da. Ipar-mendebaldeko haizea tarteko, elur-kota jaitsiko da, 1.000 m inguruan kokatuta egunaren amaieran. Nafarroan, 700-800 metrotan egongo da elur-maila. Egoera honen aurrean, giroa nabarmen freskatuko da. 

Asteburua fronte hotzaren hondarrekin hasiko da. Egunean zehar eguraldiak hobera egingo du. Hala ere, goizaldean euri apur bat espero da eta zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskua izango da, bereziki Kantauri isurialdean. Arratsaldean atertzeko joera izango du eta hodeitza gutxiko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta aldatzen joango da arratsaldean hego-mendebaldekoa izan arte. Haizeak indarra galduko du. Elur-maila 1000 metroan kokatuko da goizaldean, goizean zehar igoz. Tenperatura pixka bat jaitsiko da. 

Igandean, hobera egingo du eguraldiak eta tenperaturek gora egingo dute. Astelehenerako, ordea, euria eta hotza espero dira. 

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu