![]() |
Dena den, iragarpenaren arabera bihar, ostirala, lasaitasuna itzuliko da, asteburua ondo hasteko. Kontsulta itzazu eguraldiari buruzko albisteak eta bidali zure argazkiak EiTBko blogera.
Ostegun honetako ezaugarri nagusia haize bortitza izango da, gogor joko baitu egun guztian, arratsalde amaieran bereziki, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Gainera, fronte hotz batek Bizkaiko itsasoa zeharkatuko du, eguraldia nabarmen okertuta. Izan ere, zerua estalita egongo da egun osoan, euri arinekin eta arratsaldean ekaitzak botatzeko arriskuarekin.
Tenperatura maximoak 12 edo 13ºCkoa izango dira kantauri isurialdean, eta 8 edo 10ºC ingurukoak barnealdean. Elur-kota 1.200 metrotan kokatuko da arratsaldean.
Bihar, ostirala, eguraldi ona itzuliko da, asteburua ondo hasteko. Dena den, goizean euria botako du kantauri isurialdean, arratsaldean zerua oskarbi gelditzen joango den arren. Haizeak, hori bai, ez du gaur bezain gogor joko, baina baliteke arratsalde partean indartsuagoa izatea.
Tenperatura maximoak 10-14ºCra arte igoko dira eta elur-kotak gorantz egingo du egunak aurrera egin ahala, baina goizean 1.100 metrotan egongo da.
Larunbatean eguraldiak okerrera egingo du berriro ere, zeru estaliekin, kantauri isurialdean euria botatzeko arriskuarekin eta mendebaldeko haize bolada bortitzekin.
Tenperatura maximoak 12 eta 16ºC bitartekoak izango dira, baina gauean hotza egingo du, barnealdean batez ere, eta izotza botako du Arabako eta Nafarrroako hainbat tokitan.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





