Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/12/31

Iragarpenaren arabera, Gabon Zaharrean behera egingo dute tenperaturek eta leia botako du. Urte berri egunean, eguzkiak gogotik joko du eta giro atsegina izango da. Bidali eta ikusi eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

 

2007a giro eguzkitsuarekin agurtuko dugu. Goizean goiz, lanbroa eta lainoa izan dira, baina jaso ostean, eguzkia jaun eta jabe izango da eta giro atseginaz gozatzeko aukera izango dugu. Tenperatura beroenak 13-14 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 10 ºC-tik hurbil barnealdean. Egunaren amaieran, tenperaturak nabarmen egingo du behera eta izotza botako du barnealdean. 

Urte berriari hotzarekin emango diogu hasiera eta barnealdean izotza egingo du. Eguzkia irteten denean giroa goxatzen joango da eta giro atsegina eta eguzkitsua izango da nagusi. Arratsaldean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira. Tenperaturak 15 ºC-ko muga gaindituko du kostaldean eta gainerako lekuetan 11-13 ºC-ren inguruan ibiliko da. Haizea hego-mendebaldetik sartuko da, hasieran ahul ibiliko da, baina harrotzen joango da eta egunaren amaieran haize-bolada zakarrak emango dira kostaldean eta mendi inguruetan. 

Asteazkenean hego-mendebaldeko haizea zakar joko du, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan. Haize honi esker, gaueko tenperatura igo egingo da. Hodeitza handia izango da eta zaparradak nonahi botako ditu, gainera baliteke trumoitsuak izatea. Eguneko tenperaturak ez du aldaketa nabarmenik pairatuko. 

Ostegunean, urtarrilaren 3an, antzeko eguraldia izango dugu, hala, euria egingo du eta tenperatura atsegina izango da. Ostiralerako, eguzkia zerutik desagertuko eta euria izango da nagusi, zaparrada ugariekin. 

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga>, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu