![]() |
Iragarpenaren arabera, 100 km/h-ko haize-boladak izango dira. San Tomas egunean hodeitsu egongo da zerua eta tarteka tantaren bat bota dezake. Bidali zure argazkiak EiTBren blogera.
.jpg)
Neguaren atarian egonik ere (larunbatean sartuko da urtaro berria), giro epela eta hegoaldeko haizea (100 km/h-ko haize-boladak izango dira) ditugu nagusi.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, <strong>gaur </strong>giro epelak eta haize bortitzak aginduko dute eguraldian. Hodeiak eta ostarteak agertuko dira, egunaren bigarren partean ilunago egongo delarik. Beraz, arratsaldean, hego partean batez ere, hodeitsu egongo da. Hegoaldeko haizeak zakar joko du, bolada bortitzenek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dutelarik mendi inguruetan. Gainerako lekuetan ere haizearen eragina nabarituko dugu. Tenperatura nahiko epela izango da, beroenak 15 ºC-ra helduko dira kostaldean eta 11-12 ºC inguruan kokatuko dira barnealdean.
Ostiralean, San Tomas egunean, aldaketa gutxi egongo da. Hodei nahiko azalduko da, baina ez du ia euririk egingo. Tenperatura, abenduan egoteko. oso atsegina izango da, aurreko egunean baino pixka bat gehiago igoko delarik. Kostaldean, termometroa errez 15 ºC-tik gora igoko da. Hegoaldeko haizea ibiliko da, oso zakar joko duelarik mendietan; baina apurka-apurka egunean zehar indarra galduko du.
Euskalmetek egun horretarako propio prestatutako iragarpenaren arabera, Bilbon zerua tarteka hodeitsu egongo da eta baliteke euri arina egitea. Hego/hegoekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoa 12º C-koa izango da eta maximoak 15-16º C artekoak.
Donostian ere, tankerako eguraldia egongo da. Tantaren bat bota dezake eta zerua hodeitsu egongo da, hegoaldeko haizea ez da hain zakar ibiliko. Tenperatura minimoa 12 ºC-koa izango da eta maximoak 14-15 ºC artekoak.
Larunbatean, urtaro berrian sartu gara baina ez dugu hotzik pasatuko. Hodeitza handia izango da, baina euria ez da hizpide izango, gehienez tantaren bat bota dezake noizbehinka. Barnealdean hodeiak, kostaldean baino ugariagoak izango dira. Hegoaldeko haizearekin jarraituko dugu, baina jada indarra galdu egingo du. Tenperatura maximoak oso antzekoak izango dira, baina hotzenak gehiago jaitsiko dira.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albisteak eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





