![]() |
Iragarpenaren arabera, 100 km/h-ko haize-boladak izango dira. Tenperatura gozotu egingo da eta eguraldi ona izango da San Tomas egunean. Bidali zure argazkiak EiTBren blogera.
.jpg)
Azken egunotan botatako elurra eta, batez ere, tenperatura baxuak ia ahaztuta geratu dira. Izan ere, haizea izango da protagonista datozen egunetan. Zakar joko du eta, hegoaldekoa izanez, tenperaturek gozatze aldera egingo dute.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, 100 km/h haize-boladak izango dira gaur (asteazkena), batez ere haizeguneetan. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, hodei gehiagorekin hego partean, eta ostarteak nagusituta kostaldean. Tenperatura igo egingo da, eta maximoa 8-9 ºC inguruan kokatuko dira barnealdean eta 10 ºC-tik gora kostaldean.
Ostegunean eguraldia oso antzekoa izango da. Hego haizearen eraginpean jarraituko dugu. Hodeitza hegoaldean, kostaldean baino handiagoa izango da, eta arratsaldean hodeiak denean ugarituko dira. Hego partean, eta azken orduetan, tantaren bat bota dezake. Tenperatura igo egingo da, bai minimoak eta baita maximoak ere. Eguneko ordurik epelenetan 15 ºC-ra helduko da termometroa kostaldean. Hegoaldeko haizea oso zakar (100 km/h-ko haize-boladak) ibiliko da, bereziki kosta partean.
Ostiralean, San Tomas egunean, hodei gehiago izango ditugu, baina oro har, ateri izango da. Hodeitsu egongo da ia egun osoz baina, noizbehinka, ostarteren bat zabalduko da. Haizea hegoaldetik sartu baino askoz ahulagoa ibiliko da. Tenperatura antzera egongo da, termometroa, hego-haizea dela eta, 15 ºC-tik gora kokatuko da kostaldean. Arratsaldean, Araba eta Nafarroan tantaren bat bota dezake.
Astebururako, ez da aldaketa askorik espero eta egonkor izango da.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albisteak eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





