![]() |
Elkarren ondoko laugarren egun batean termometroak zero gradura heldu ez diren tenperaturak eman ditu. Kontsulta ezazu iragarpena eta eguraldiari buruzko albisteen bloga, eta goza ezazu EiTBko argazkiekin.
Gaur ia Euskal Herri osoan termometroek zero azpiko tenperaturak eman dituzten elkarren ondoko laugarren eguna izan da. Izotza leku askotan ikusgai egon da eta, izan ere, Urrunagako urtegian, Legutianon, gaineko ur geruza izoztu egin da.
Igandea
Gaur egun eguzkitsua izan dugu, tenperaturak oso hotzak izan diren arren, lehen orduetan batez ere, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, larunbatekoak baino gradu bi beroagoak izan diren arren.
Astelehena
Biharkoa ere egun hotza izango da, are gehiago arratsalde eta gau partean. Goizean zerua oskarbi egongo da, eta hainbat tokitan izotza botako du. Egunak aurrera joan ahala hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke euri pixka bat botatzea ere. Gainera, elur-kota 500 metrotan egongo da, eta tenperatura maximoak 5-8 ºC ingurukoak izango dira.
Asteartea
Asteartean ere hotzarekin esnatuko gara eta zerua hodeitsu egongo da, euri apur bat botatzeko arriskuarekin, handiagoa Mediterraneoko isurialdean. Hala ere, elur-kotak 1.000 metrora arte gora egingo du. Haize bolada bortitzek kostaldea eta mendiak astinduko dituzte, eta tenperatura maximoak 5 ºC ingurukoak izango dira barnealdean, eta 8-9 ºC ingurukoak kostaldean.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Larrialdien aurreko fasea Nafarroan
Elur-kota 200 edo 300 metrora jaitsiko dela dioten iragarpenek Nafarroan "larrialdien aurreko fasea" martxan jartzera behartu dute Zirkulazioko Guardia Zibila.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)

Inprimatu





