![]() |
Nafarroan 200 metrotan kokatuko da elur-maila eta 300 eta 500 artean EAEn. Kontsulta ezazu iragarpena eta eguraldiari buruzko albisteen bloga, eta goza ezazu EiTBko argazkiekin.
Udazkenak neguari bidea zabaltzeko egun gutxi falta direla, batez ere, gaur izan diren izozte eta tenperatura baxuak gorputzak hotzerako prestatzen hasi dira.
Termometroak ez doaz goraka eta Gasteizen, esaterako, zero gradura ere ez dira iritsi gaur. Araban eta Nafarroan tenperaturak zero azpitik izan dira goiz osoan.
Izozteak daude toki guztietan eta baliteke gaur lehen elur-malutak agertzea. EAEn elur maila 300 eta 500 metro artean kokatuko da eta Nafarroan 200era jaitsi da.
Nafarroarako iragarpenok ikusita, "aurre-emergentziazko fasea" jarri du abian Trafikoko Guardia Zibilak eta prest dira jada horrelako kasuetarako aurreikusitako zerbitzu bereziak.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegorako, 500 metrotan iragarri dute elur-kota eta kasu honetan ere tenperatura maximoak ez dira 5-8 gradutatik igaroko, ondorioz, izotza izango da. Arratsalderako lainotu egingo da eta euria ere egin dezake; zenbait tokitan elurra egin dezake.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





