![]() |
Giro egonkorra eta eguzkitsua izango den arren, azken egunotan bezala, hotz handiari egin beharko zaio aurre. Izozteak ere izango dira. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
.jpg)
Hotza, hotz handia. Horixe ekarriko digu asteburuak, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Ostirala honek erakutsiko digu datozen egunetako eguraldia nondik nora ibiliko den. Giroa eguzkitsua izango da, baina hotza. -5 gradutik beherakoak izango dira tenperatura minimoak barnealdeko toki askotan eta -2 eta 0 artekoak kostaldean.
Asteburuan ere antzeko joerak jarraituko du, eguraldi egonkorra baina hotza. Larunbatean, odei baxu batzuk agertuko dira kostaldean, baina, gainerakoan, laino gutxi izango dira. Iparraldeko haize leunak ez die utziko tenperatura maximoei gora egiten; kostaldean 8 eta 10 gradu artekoak izango dira eta 5 eta 7 artekoak barnealdean. Izozteak izango dira toki guztietan.
Igandean laino batzuk izango dira, baina, orokorrean, egun eguzkitsua espero da. Dena den, arratsaldean giroa lainotu egingo da. Ekialdeko haize leunak tenperaturak aldaketa gabe mantenduko ditu edota pixka bat jaitsiko ditu; kostaldean 9 gradu izango dira eta barnealdean, 4 eta 7 artean. Izozteak ez dira horren gogorrak izango, baina toki guztietan emango dira.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)

Inprimatu





