![]() |
Tenperatura erregistratzen hasi zirenetik bosgarren edo seigarren urte beroena izan da aurtengoa. Datu horiek agerian uzten dute, Meteorologiaren Munduko Erakundearen arabera, aldaketa klimatikoa "badela".
2007 ezagutzen diren urterik beroenetako bat izan da eta orain arte gainazalean erregistratu den batez besteko tenperatura global altuenarekin itxiko du urtea, ohartarazi zuen atzo Meteorologiaren Munduko Erakundeak.
Datuok aldaketa klimatikoa "badela" eta bere eraginak "erabat egiaztatuta daudela" erakusten dutela adierazi zuen Omas Baddour erakunde honetako meteorologoak Genevan eman zuten prentsaurreko batean.
2007an planetaren azaleko batez besteko tenperatura 1961 eta 1990 artean baino 0,41 gradu altuagoa da. 1961 eta 1990 artean 14 gradu zentigradutakoa izan zen.
Zazpigarren urterik beroena tenperaturak erregistratzen direnetik
Abenduko datuen zain, 1850ean tenperaturak erregistratzen hasi zirenez geroztik, 2007a bosgarren edo zazpigarren urterik beroena izan dela esan daiteke.
Datorren martxoan argitaratuko ditu Meteorologiaren Erakundeak 2007ko behin betiko datuak eta hamarkadako batez besteko tenperaturarenak. Orain arte, 14,42 gradukoa da tenperatura, erakunde honen arabera.
Hain zuzen, "azken urteetako zazpi historiako beroenen artean daude", agertu zuen adituak.
XX. mendearen hasieratik 0,74 gradu gehiago
XX. mendearen hasieratik munduko batez besteko tenperaturak 0,74 gradu egin ditu gora. Hala ere, hazkundea ez da jarraitua izan, izan ere, azken 50 urteetako joera hamarkada bakoitzean 0,13 graduren igoera izan da, ia ia duela 100 urte zenaren bikoitza, Meteorologia Erakundearen arabera.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)

Inprimatu





