![]() |
Bost gradu azpiko tenperaturak espero dituztenez, neguko plan berezia prest du Babes Zibilak Ipar Euskal Herrian. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
.jpg)
Aurreikuspenak betetzen badira, merkurioak behea joko du Iparraldean gaur. Hurrengo egunetan 1 eta 5 gradu azpiko tenperaturak espero dituzte Ipar Euskal Herrian eta, horregatik, Gurutze Gorriak eta Babes Zibilak Baionan eta Pauen dituzten ordezkaritzek neguko plana indartu dute.
Pirinio Atlantikoetako Prefekturak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaurko 18:30etatik ostiraleko 07:00ak arte izango da indarrean neguko plan berezia.
Euskalmeten iragarpena
Eguraldiaren iragarpenaren arabera, goizeko behe lainoa eta gandua altxatu ondoren, hodei gutxiko zerua nahiz zeru garbia izango dugu Euskal Herrian.
Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura beherantz joango da: jaitsi egingo dira bai tenperatura minimoak baita maximoak ere.
Barrualdean izozte ahulak izango dira egunaren hasieran eta amaieran.
Ostegunean
Ostegunean ere behe lainoa izango da eguneko lehen orduetan. Ondorenean, zerua garbi eta eguzkitsu egongo da iluntzera arte.
Ekialdeko ukitua izango du haizeak eta tenperatura minimoak beherantz egingo badute ere maximoak pitin bat igoko dira.
Berriz ere izozteak izango dira eguneko lehen eta azken orduetan.
Ostiralean
Ostiralean ere lanbroarekin jaiki eta egun eguzkitsua izango dugu gero.
Iparraldeko haizeak joko du eta hotza egingo du.
Egunaren hasieran eta amaieran izotza izango da berriz ere protagonista.
Asteburuan
Asteburuan lainoteria gehiago sartuko da eta eguzkia nahiz lainoak tartekatuko dira bai larunbatean bai igandean ere.
Ipar haizea izango dugu eta tenperatura are beherago joango da.
Izozteak izango dira asteburuan ere.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (114)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





