![]() |
Gaur goizaldean, olatuek Bermeoko barraren azken 60 metroak hautsi ditu. Gainera, Getariako portuko zenbait buia askatu egin dira, hainbat itsasontzi jitoan utziz.
Denboralea Euskal Herrian kalte handiak eragiten ari dela ez dago zalantzarik. Errepideez gain, itsasoko garraioan eta kostaldean ere gorabehera asko gertatzen ari dira, itsasoa oso zakar baitago. 90 km/h haizeak eta 6 metroko olatuek pasealekuak eta portuetako saltokiak suntsitu dituzte.
Itsaso zakarraren ondorioak jasaten ari den herrietako bat Bermeo da. Han, gaur goizaldean, olatuek barra edo olatu-hormaren zati handi bat txikitu dute. Udaltzaingoak azaldu duenez, ezin izan dute gerturatu, baina herritik ikusten dutenaren arabera diote barraren azken 60 metroak, itsasargia barne, eraitsi dituela itsaso zakarrak.
Bestalde, itsasontzi bat hondoratu dela adierazi dute udaltzainek. Hala ere, ontzia hondora iritsi baino lehen atoian eraman dutela argitu dute, beraz, kalte handiak jasan ditu ontziak, baina ez du hondoa jo.
Portuan ere nabari omen dira itsaso zakarraren ondorioak. Izan ere, harri puskak erori dira olatuen indarrarengatik eta zenbait ontziren teilatuetan kalteak eragin ditu horrek.
Gipuzkoan, bestalde, Getariako portuko buiak askatu egin dira, orduan, zenbait ontzi jitoan ibili dira marinelek kontrolatzea lortu duten arte. Jaime Tejedor Gipuzkoako Arrantza Kofradien presidenteak azaldu duenez, ontziek "hainbat kalte, oraindik zenbatu gabeak" jasan dituzte.
Donostiako Paseo Berria erabat itxita dago. Azken orduetan gainean dugun eguraldi zakarrak kalte handiak eragin ditu han. Haizearen eta olatu erraldoien ondorioz hainbat etxetako lehio eta kristalak puskatu dira eta harri asko erori dira errepidera. Nautikoko pasarela ere itxi egin behar izan dute haizeak egur zatiak altxatu eta arriskutsu utzi duelako.
Zarautz eta Getaria arteko errepidean luiziak izan dira eta olatuek pasealekuko hesiak atera dituzte bere tokitik.
Getxon, Arriluzeko aldea itxita daukate autoek eta oinezkoek, eta Acuarium-ean ere kalteak izan dira. Josu Loroño Getxoko herritarren segurtasunerako zinegotziak azaldu duenez, "olatu handiengatik" itxi dute kaia.
Barnealdean ere izan dira kalteak
Denboraleak, baina, ez du Euskal Herriko kostaldea bakarrik kaltetu. Izan ere, Etxalarren (Nafarroa) tximista batek baserri baten sutea eragin du. Ez da zauriturik izan, baina teilatua eraitsi egin da eta etxebizitza erabiltzeko modurik gabe geratu da.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





