![]() |
Iragarpena</a>ren arabera, haizeteek jarraipena izango dute gaur. Eguraldi nahasiak gorabehera asko eragin ditu errepideetan eta itsasoko garraioan. Hala, Bilbao-Portsmouth ferryak irteerak atzeratu behar izan ditu.
.jpg)
Asteburu lardatsa igaro ostean, astelehenak ere antzeko bidetik jarraituko du eta euria, haizea eta hotza izango dira protagonista. Dena den, asteak aurrera egin ahala, eguraldia atertu eta zeruak garbitu egingo dira.
Gainera, eguraldi nahasiak gorabehera asko eragin ditu errepideetan. Lur-jausiek zirkulazioa eten dute zenbait lekutan eta olatu indartsuek Bilbao-Portsmouth ferryaren irteerak eta iritsierak atzeratzea eragin dute.>
Gaur eguraldi euritsua, neguko itxurarekin, izango dugu Euskal Herrian. Ipar-mendebaldeko haize zakarrak giro hezea eta freskoa sortuko du; zerua oso hodeitsu mantenduko da eta zaparradak botako ditu, kantauri isurialdean ugariagoak eta hegoaldean arinagoak. 1000 metrotik gora elurra botako du eta tenperatura jaitsi egingo da.
Asteartean eguraldiak hobera egingo du. Egunaren lehenengo partean iparraldeko haizea gailenduko da oraindik eta itsasotik behe-hodeiak ekarriko ditu; noizbehinka euri arina egingo du lehen orduetan. Goizaldean elur-kota 1000 metrora kokatuko da, baina goizean gora egingo du. Egunaren bigarren partean eguraldiak emango duen itxura askoz hobea izango da: haizea ekialdera aldatu eta ateri mantenduko da. Arratsalde-gau partean hodeiak gutxitzen joango dira; azken orduetan zerua oskarbi geratuko da eta tenperaturak behera egingo du, eguneko tenperatura baxuenetara iritsiz. Maximoek ere behera egingo dute, baina beherakada txikia izango da.
Eguraldi eguzkitsua asteazkenean, baina hotza, ekialdeko haize freskoarekin. Zerua hodei gutxirekin egongo da orokorrean, tarteka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak azalduko diren arren, batez ere egunaren bigarren partean. Tenperatura maximoak nahiko egonkor mantenduko dira, baina minimoek behera egingo dute; goizean barnealdeko hainbat lekutan izotza botako du. Gainera, lanbroa eta lainoa sortuko dira.
Ostegunetik aurrera aurreko egunetako hotzarekin jarraituko dugu. Zeruak nahikoa urdin izango dira eta eguzkiak tartea izango du, asteazkenean bezalaxe.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTB.
Bilbao-Portsmouth ferrya, abiatu ezinik
Santurtzi eta Protsmouth lotzen dituen ferryarentzat asteburu kaskarra izan da igaro dena. Itsaso zakarraren ondorioz, ezin izan du normaltasunez bidaiatu. Olatu indartsuak zirela eta, ontziak ezin izan du itsasoratu eta erabiltzaileek errepidez egin behar izan dute bidaia.
Izan ere, larunbatean irtetekoa zen ferryak bertan behera utzi zuen bidaia eta asteartera arte atzeratu zuen irteera.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





