Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/12/05
Datozen egunetan euri asko eta hotz handia egingo du, gaur goizean ostarteak nagusituko diren arren, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera.

Hala ere, arratsaldean lainoak sartuko dira eta iluntze alderako fronte bat iritsiko da eta euri apur bat egitea aurreikusi da. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik espero eta maximoak 15 eta 17 gradu artekoak izango dira.

Ostegunean giro atsegina izango da, ostiralerako iragarritako frontea iritsi baino lehen. Goizean lainoak eta euri pixka bat izango dira, arratsalderako, ordea, ostarteak zabalduko dira eta giroa eguzkitsua izango da. Horrez gain, tenperaturek behera egingo dute eta giroa freskoagoa izango da.

Ostiralean tenperaturek beheraka jarraitzea espero da. Zerua erabat estalita egongo da eta euria izango da eguneko protagonista.

Larunbatean eguzkia odei grisen atzetik ateratzen saiatuko da, baina lan zaila izango du, tenperaturek aldaketa aipagarririk izango ez duten egunean.

Igandean hodeiak eta euria nagusituko dira egun osoan zehar eta tenperaturek pixka bat egingo dute gora.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu