![]() |
Egunak eguzkitsu eta zeru garbiekin hasiko dira baina arratsalde aldera hodeiak ugarituko dira eta baliteke zaparradak botatzea. Maximoak 25º C-ra iritsiko dira. Bidali eguraldiari buruzko argazkiak eitb.com-era.
.gif)
Aurreko egunekin alderatuta eguraldiak nabarmen egingo du hobera gaur. Kantauri isurialdean goizean atzoko ezegonkortasunaren hondarrak nozitu diren arren, egunean zehar hodeiak desagertzen joango dira eta giro atsegina eta polita izango dugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera.
Barnealdean, ia egun osoan zehar, zerua nahiko garbi mantenduko da eta haizeak ekialdetik joko du leun.
Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, 18-20º C-ren bueltan kokatuz leku askotan.
Asteburu atsegina
Larunbatean, oro har, giro eguzkitsua izango dugun arren, zeruan erdi-mailako eta goi-hodeiak tartekatuko dira. Egunaren bukaeran hodeiak ugaritu egingo dira eta baliteke zaparrada bakan batzuk botatzea, batez ere barnealdean.
Haizea hegoaldetik etorriko da eta zakar joko du zenbait tokitan. Tenperatura maximoek 20º C-ren muga gaindituko dute.
Igandean hegoaldeko haizearekin eta tenperatura altuekin (25º C inguru) jarraituko dugu. Eguna oskarbi hasi baina hodeiak ugarituz joango dira orduak igaro ahala eta arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskua egongo da, bereziki Euskal Herriko mendebaldean.
Asteburuarekin alde egingo du eguraldi onak
Datorren asteari begira, ordea, ez da giro onik espero. Tenperaturak behera egingo du berriz ere eta litekeena da ekaitzak sortzea toki askotan.
Asteartean ez da aldaketa handirik espero eta euritsu jarraituko du baina asteazkenean hoztu egingo du.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (144)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Iraila 2008 (16)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)

Inprimatu





