![]() |
Iragarpenaren arabera, asteburu euritsua izango du. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta zaparrada trumoitsuak izango dira nagusi datorren astera arte. Bidali eguraldiari buruzko
Bejondeiela aurreko egunetako eguraldi onarekin gozatu ahal izan dutenei, zeren asteburuaren zain egon direnek ez baitute aukera bera izango. Asteburuan euria, laino ilunak, tenperaturaren jaitsiera eta eguraldi aldakorra izango ditugu.
Gaur, eguerditik aurrera, eguraldiak okerrera egingo du. Goizean hodeiak ugaritzen joango diren arren, ostarte politak ikusiko ditugu, baina arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak botako ditu, gainera zenbait lekutan mardulak izan daitezke. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean kostaldean iparraldeko norabidea nagusituz. Tenperatura maximoak 27 ºCren bueltan mantenduko dira barnealdean eta 24 ºC inguruan kostaldean.
Asteburua euripean hasiko dugu. Larunbat goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, ekialdean batez ere. Arratsaldean, ostarteak zabaltzen joango dira, baina, hala ere, bero-hodeiak garatuko dira barnealdean eta zaparrada trumoitsuak bota ditzakete. Ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoek beherakada nabarmena jasango dute, barnealdean bereziki eta 20-23 ºCren bueltan kokatuko dira lurralde osoan.
Igandean zertxobait hobetuko da eguraldia. Dena dela, zerua oraindik hodeitsu mantenduko da, eta ostartetxo batzuk zabaldu arren, tarteka zaparrada trumoitsuak bota ditzake, lurraldearen barnealdean bereziki. Haizea noraezean eta ahul ibiliko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 21-25 ºC-ren artean kokatuko dira lurralde osoan.
Asteburuko eguraldiak jarraipena izango du datorren asteko lehenengo egunetan behintzat. Zerua lainotuta egongo da astelehenean eta asteartean. Euriak giroa hezetuko du erabat.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





