![]() |
Iragarpenaren arabera, 25 ºC inguruko tenperaturak izango ditugu datozen egunetan. Goizean behe-lainoak egongo badira ere, zeru urdinak izango dira nagusi.
Uda bukatzeko geroz eta gutxiago falta bada ere, nabari da ez dela amaitu eta egun eguzkitsuak eta giro epelak baduela tokia irailean.
Gaur giroak atzoko ildo beretik jarraituko du; egonkorra eta eguzkitsua. Zerua urdin mantenduko da egun osoan zehar eta tenperatura aldaketa barik mantenduko da, 25 ºC inguruko maximoekin barnealdean eta apur bat baxuagoekin kostaldean. Haizea ahula izango da, ekialdekoa, ipar-ekialdekoa nagusituz bereziki kostaldean eta arratsalde partean.
Larunbatean oraindik egonkortasuna nagusi izango da. Barnealdeko zenbait tokitan behe-lainoarekin esnatuko gara eta goizean kostaldean behe-hodeiak sartuko dira itsasotik. Behe-lainoa jaso ostean oskarbi agertuko da zerua eta kantauri isurialdean ere eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu behe-hodeiak desagertutakoan. Tenperatura zertxobait igoko da eta barnealdean 25 ºC-ko muga gainditu egingo da.
Igandean ere zeru urdinaz gozatzeko aukera izango dugu, hori bai, goizaldean sortuko diren lanbroa eta behe-lainoa jaso ostean. Tenperatura atsegina izango dugu eta ez du aldaketa nabarmenik jasango. Ekialdeko haizea ahul ibiliko da; arratsalde partean ipar-ekialdetik sartuko da eta kostaldean apur bat indartsuago joko du.
Hurrengo egunetan eguraldiak asteburuko joerarekin jarraituko du eta tenperaturak pixka bat behera egin dezakeen arren, zeru oskarbiarekin emango zaio hasiera datorren asteari.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





