Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/08/22

Euriak eta haizeak ez digute atsedenik emango asteburura arte. Asteazken honetan atzokoaren antzeko eguraldia izango da Euskal Herrian, haizeak ez du horrenbesteko indarra izango, hala ere.


Zerua estalita egongo da eta euria egingo du, batez ere, kostaldean. Ekaitza ere botako du. Tenperaturek gora egingo dute pixka bat eta maximoak 20 gradu inguruan ibiliko dira.

Datozen egunetan ere antzeko eguraldia izango da, azken orduetakoa baino lasaiagoa, ordea.

 

 

Errepideetan arazo ugari sortu ziren asteartean eguraldiaren eraginez eta asteazken honetan ere, jazoera aipagarririk ez dagoen arren, kontuz gidatu behar da.

Horrez gain, asteartean, Ipar Euskal Herrian alerta "laranja" deitu zuten 16:00ak arte eta Nafarroan, "horia" izan zuten.

Ipar Euskal Herrian orduko 100 kilometrotako haizeak izan ziren kostaldean; itsasotik gertu paseatzen ez ibiltzea gomendatu zieten herritarrei, korronteak eta olatu handiak zeudela eta.

Asteazkeneko 06:00etararte mantendu dute alerta "laranja" Pirinio Atlantikoetan, asteartean orduek aurrera egin ahala, haizeek gero eta indar gehiago hartzen zutelako.

Gipuzkoako kostaldea ere denboralearen erakusgarri izan zen. Portuan txikotak askatu eta zenbait ontzi Donostiako Kontxako hondartzan agertu ziren. Gaur  goizean horietako batzuek oraindik han jarraitzen zuten.

Hala ere, Adolfo Morais Euskalmet euskal metereologia agentziako zuzendariaren esanetan, aurtengo udako bezalako eguraldia Euskal Herrian ohikoa da. Izan ere, esaterako, 2003an izan ziren bero boladak ez dira batere ohikoak, baina, batez ere, urte hartatik aurrera, herritarrek Euskal Herriko udako eguraldiari buruz zuten pertzepzioa aldatu zen.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu