Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/08/16

Egun zoragarriak izan ditugun arren, iragarpenaren arabera gaur, atzo bezala, euria botako du, eta gauza bera gertatuko da larunbatean eta igandean. Kontsultatu eguraldiari buruzko argazkiak edo zureak bidali.

Azken egunotan eguraldiak aurpegi ona erakutsi digu, baina atzo Euskal Herria berriz estali zen. Izan ere, hainbat orduz euria bota zuen hainbat tokitan.

Gaurko eta astebururako ere ez ditugu iragarpen onak, hodei ugari eta giro hezea izango baititugu.

Gaur, osteguna


Ikusi genuenez, atzo eguraldia okertu zen, eta gaurko ere euria iragarri dute, baina baliteke arratsaldean gutxiagora egitea, barnealdean batez ere.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, giroa freskatuta, eta kostaldean eta mendian bortitzagoa izango da. Era horretan, tenperaturek behera egingo dute, maximoek batez ere.

Bihar, ostirala

Ostiralak asteburu hodeitsu bati hasiera emango dio, baina arratsaldeko azken orduetan zerua garbi geratu liteke.

Tenperaturak freskoak izango dira bihar ere, baina maximoak gaurkoen antzekoak izango dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, baina indar gutxiz.

Larunbata eta igandea

Larunbatean lainoarekin esnatuko gara eta zerua nola doan estaltzen ikusiko dugu. Haizea ipar-mendebaldetik helduko da berriro, baina indar gutxiz. Hori bai, tenperaturak pixka bat igoko dira, barnealdean batez ere.

Hala ere, igandean egoerak okerrera egingo du berriro, euriarekin eta tenperaturaren jaitsiera ekarriko duen iparraldeko haizearekin.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu