![]() |
Gutxienez ostegunera arte ez dugu berriz eguzkia ikusiko Euskal Herrian. Euskalmeten iragarpenaren arabera, euria egingo du eta tenperaturak asko jaitsiko dira. Kontsutatu eguraldiari buruzko Kontsutatu eguraldiari buruzko argazkiak.
Iragarpenek ez dute hutsik egin oraingo honetan. Gaur arratsaldean euria iritsi da berriz gure artera eta badirudi datozen egunetan ere giro nahasia izango dugula Euskal Herrian, hori iragarri du behintzat Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak.
Bihar zeruak gris egongo dira goizeko lehen ordutik eta euria nahiz ekaitza egin dezake.
Arratsaldean ekaitz arriskua ez da hain handia izango, baina euria egiten jarraituko du.
Tenperaturak 20º inguruan ibiliko dira.
Asteartea
Asteartean ere egun goibela izango dugu Euskal Herrian. Zeruak estalita egongo dira eta euria egingo du.
Eguerdi aldera ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira, batez ere barnealdean.
Termometrok ez dute aldaketa handirik izango.
Asteazkena
Asteazkenean ere aurreko eguneko giro antzekoa edukiko dugu. Dena dela, baliteke arratsalderako edota ostegunerako eguraldiak zertxobait hobera egitea. Aste amaierara arte, beraz, ez dugu hondartza zapaltzeko aukerarik izango.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





