Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/08/01

Iragarpenen arabera, gaur arratsaldean enbatak sortuko dira, ekialdean batez ere, baina baita mendebaldean ere. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak.

 

Azken egunotako eguraldi onak okerrera egingo du datozen egunetan. Gaurko beroak ekaitzak eragingo ditu zenbait lekutan eta bihar tenperaturak 10 ºC-ko beherakada izango dute zenbait lekutan.

Gaur beroa egingo du eta horrek egunaren bigarren partean ekaitzak sorraraziko ditu. Egunaren lehenengo partean eguraldi bikaina izango dugu, hegoaldeko haizeak leku askotan giro sargoria emango digun arren. Egunaren bigarren partean aldaketak gertatuko dira: arratsaldean zehar haizeak iparraldera egingo du eta bero-hodeiak ugaritu egingo dira. Arratsalde-gau partean ekaitz-arrisku handia egongo da, batez ere lurraldearen ekialdean; hala ere, ekaitzak noizbehinka mendebalderaino mugituko dira.

Bihar, egunaren lehenengo partean eguraldia nahasi samarra izango da oraindik: zeruan hodeiak nagusi eta euri arina; goizaldean noizbehinka zaparrada ertainak botako ditu, ekaitzarekin batera. Egunaren bigarren partean egoerak hobera egingo du eta ateri mantenduko da, Pirinioetan izan ezik; bertan zaparradaren bat bota lezake. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira, baina ez du guztiz argituko. Tenperaturak nabarmen egingo du behera eta zenbait lekutan maximoak asteazkenekoak baino 9-10 ºC baxuagoak izan daitezke.

Ostiralean tenperaturak pixka bat gora egingo du eta astebururako ere tendentzia hori iragarri dute.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu