![]() |
Iragarpenaren arabera, tenperaturek gora egingo dute 25-30 ºC harrapatuta. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak.
Berandu, baina heldu da uda. Azken egunak hodei eta euri artean eman ondoren, eguzkitsu joango dira datozenak. Hala, eguzkiaz gozatu ahal izango dugu <strong>gaur </strong> eta hodei gutxi izango dira zeruan. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta kostaldean, brisa. Tenperaturak igoko dira eta termometroak 30 ºC-ren bueltan geratuko dira barnealdean eta 25 ºC-ren inguruan kostaldean.
Ostegunean ere eguzkia izango da nagusi. Dena dela, arratsaldean eta gauean behe-hodeiak ugarituko dira Kantauri isurialdean. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, tarteka bizi arratsaldean, iparraldekoa nagusituta. Tenperaturari dagokionez, ez dugu aldaketa handirik espero.
Ostiralean, giro polita izaten jarraituko dugu. Kostaldean hodei baxuekin esnatuko gara, hala ere, goizean zehar ostarteek lekua hartuko dute zeruan eta eguzkia nagusitu egingo da. Gainerako lekuetan zerua ia oskarbi izango da egun osoan. Tenperaturek ez dute aldaketa nabarmenik izango. Haizea ahul ibiliko da, iparraldetik.
Asteburuan joera berari eutsiko dio giroak eta eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira protagonista.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (114)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





