![]() |
Gaur eta bihar 25 ºC izango ditugu, lainotuta egongo da kostaldean eta garbiago barrualdean. Asteazkenetik aurrera zerua estaliago eta tenperatura baxuagoak izango dira. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak.
Astea giro freskoagoarekin hasiko dugu. Fronte kate hotz bat igaroko da gure lurraldetik, eta tenperaturen jaitsieraz gain giro goibela ekarriko digu. Goizean zerua estalita egongo bada ere, orduak aurrera egin ahala, ostarteak ugarituko dira.
Hegoaldeko haizea nagusituko da eta kostaldean itsasertzeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira baina 25 ºC-ren bueltan geratuko dira.
Asteartea
Asteartean ere termometroak 25 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira, baina arratsaldetik aurrera hodeiak gailenduko zaizkie oskarbiguneei.
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da orokorrean, baina kantauri isurialdean ipar ukituarekin joko du.
Asteazkena
Eguraldi goibela izango dugu asteazkenean Kantauri isurialdean: zeru estalia eta euri arriskua. Barnealdean kostaldean baino hodei gutxiago izango ditugu.
Iparraldeko haize leuna ibiliko da. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta termometroak 21-23 ºC-ren inguruan geratuko dira.
Osteguna
Ostegunean okerrera egingo du eguraldiak eta euria egingo du lurralde osoan. Tenperaturei dagokienez, iparraldetik joko du baina aurreko egunaren antzera, 21 ºC-23 ºC-ren bueltan ibiliko dira termometroak.
Ostirala
Lan astea amaitzeko, ostarte batzuk irekiko dira eta euria egiteari utziko dio, baina tenperatura are gehiago jaitsiko da eta ez da berriz goraka hasiko larunbatera arte. <br/>
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





