![]() |
Iragarpenen arabera, asteburuan zeru oskarbiak eta 30 ºC-tik gorako tenperaturak izango ditugu asteburu osoan. Kontsultatu eguraldiari buruzko argazkiak.
.jpg)
Atzo eguraldi ederra izan genuen Euskal Herrian eta badirudi datozen egunetan ere antzerakoa izango dugula, baina pittin bat beroago. Izan ere, termometroek 35 ºC-ko muga pasako dute eta beroa eta zeru oskarbiak izango dira nagusi asteburuan.
Udako eguraldia izango dugu <strong>gaur</strong>koan. Eguzkiak gogotik berotuko du eta termometroek 30 ºC-tik gora markatuko dute orokorrean; hegoaldean 35 ºC-ra ere iritsiko dira. Kostaldean, hodei batzu agertuko dira arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egitean eta frexkatu egingo du.
Larunbatean ere eguzkiak hotz guztiak kenduko ditu. Egun osoan eguzkiak gogotik berotuko du eta hegoaldetik joko duen haize arinaren laguntzarekin tenperatura maximoak 30 ºC-tik gora ibiliko dira. Goizaldean lanbroa izango dugu baina berehala desagertuko da eta arratsaldean berriz, bero-hodeiak sortuko dira barnealdean.
Eguraldiak aurreko eguneko ildo beretik jarraituko du <strong>igandean</strong>; eguzkia eta tenperatura altuak, beroenak 30 ºC-tik pasatuko dira. Zerua oskarbi mantentuko da goizean; arratsaldean lurraldearen mendebaldera goi hodeiak iritsiko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du.
Astelehenetik aurrera, tenperaturek pittin bat behera egingo dute lainoen ondorioz, baina ez da bat ere euririk espero.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)

Inprimatu





