![]() |
Adituek "XXI. mendeko udak gero eta epelagoak" izango direla iragarri arren, Adolfo Morais Euskal Metereologia Agentziako zuzendariaren esanetan, 2007koa ez da halakoa izango.
Uda hasieratik tenperatura baxuak izan dira eta negua, bestalde, epela izan da. Ez ohiko metereologia izan da, beraz, aurten Euskal Herrian, Adolfo Morais Euskalmeteko zuzendariaren esanetan.
Horrez gain, nazioarteko aurreikuspenen arabera, udan hotza eta euria egingo du.
Euskal Metereologia Agentziako arduradunaren esanetan, "adituen txostenen arabera, XXI. mendeko udak gero eta epelagoak izango dira". Hala ere, 2007koa ez dela halakoa izango agertu du.
Metoffice eta NOAA Ingalaterrako eta Amerikako Estatu Batuetako metereologia zentroek aurreratutako iragarpenaren arabera, orokorrean, tenperatura baxuak izango dira eta euria egingo du.
Euskal Herrian, negu epelaren eta udaberri epel baina hezearen ondorioak, batez ere, kostaldetik hurbileko inguruetan eta nekazaritzan nabarituko dira. Horren harira, hezetasunarekin agertzen den 'mildiu' onddoa bezalako gaixotasunak areagotu egin dira aurten.
Moraisen arabera, egunotako tenperatura gorabeherak normalak dira eta aurrerantzean ere gertatuko dira. Izan ere, epe laburrean, gaur bertan eta ostiralean, aste hotzaren ondoren, "tenperatura maximoek asko egingo dute gora" Euskal Herrian, Moraisen esanetan.
Aitzitik, igandetik aurrera, mendebaldeko haizeek (iparraldeko ukituarekin) baliteke tenperaturek berriz ere behera egitea eragitea (%60ko aukerak daude).
Bestetik, mende honetako urterik hotzetan 2001, 2002 eta 2004 izan dira; beroenak, bestalde, 2003, 2005 eta 2006.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (144)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Iraila 2008 (16)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)

Inprimatu





