Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/07/09

Gaur euria egingo du kostaldean eta barnealdean arratsalderako zerua garbiago egongo da. Biharko ez da aldaketa nabarmenik espero. Kontsulta ezazu iragarpena eta eitb.com-en argazkiak.

Eguraldi tristea izango dugu gaur ere. Kostaldean euria egingo du ia egun osoan. Barnealdean, aldiz, goizean bustiko du baina arratsalde partean zerua garbiago egongo da eta ostarte batzuk ikusteko aukera izango da. Ez da bero handirik espero, tenperatura maximoak 19 ºCren bueltan egongo baitira, hala ere, Ebro bailaran altuagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea ahul ibiliko da eta bolada gogorrak izango dira kostaldean eta mendi inguruetan.

Biharko ez da aldaketa nabarmenik espero aurreko egunarekin alderatuz. Zerua estalita egongo da eta euria egingo du, ugariago kostaldean eta goiz partean. Hegoaldean, arratsaldean hobekuntza nabarituko da; zerua garbiago agertuko da. Termometroek aurreko eguneko antzeko balioak neurtuko dituzte. Haizeari dagokionez, ipar-mendebaldetik ahul sartuko da, hala ere, zakarrago joko du kostaldean eta mendi inguruetan. 

Asteazkenean, berriz, eguraldiak hobera egingo du eta eguzkia ikusi ahal izango da. Goizean hodei batzuk egongo dira ipar isurialdean eta ipar-ekialdean euri txikia egingo du oraindik ere. Hala eta guztiz ere, arratsalde partean atertu egingo du eta zerua garbiago agertuko da. Eguzkiak termometroak aurreko egunean baino gehiago igoko ditu, hortaz, giro epelagoa izango da, batez ere barnealdean. Haizea aldakor ibiliko da, ipar ukituarekin. 

Hurrengo egunetan eguraldiak hobera egingo du nabarmen. Ostegun eta ostiralean zeru garbiak ikusi ahalko dira eta tenperaturak aurreko egunetakoak baino altuagoak izango dira.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu