Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/06/24
Gaur, igandea, zerua garbi antzean egongo da eta tenperatura atseginak izango ditugu. Halere, astea triste hasiko dugu. Euria egingo du eta tenperatura maximoak 6-8ºC artean jaitsiko dira.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur, igandea, eguna hodeitsu esnatu bada ere, orduek aurrera egin ahala, eguraldiak argitze aldera egingo du eta ostarteak ikusteko aukera izango dugu, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuz. Joera horren ondorioz, tenperaturak gora egingo du. Maximoak 24-25 ºC artean ibiliko dira kostaldean, eta barnealdean 27-28 ºC artekoak.

Goizean haizea aldakor ibiliko da, hego ukituarekin, baina arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta hodeiak bultzatuko ditu, bereziki kostaldera, eta azken orduetan euri arina egingo du. Ekaitz arriskua, batez ere egunaren amaierarako.

Astelehena eta asteartea

Astea euritsu hasiko dugu, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan. Leku horietan euri-zaparradak sarriak eta ugariak izango dira; barnealdean aldiz, han-hemenka egingo du. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, 6-8 ºC artean lurralde osoan, eta hortaz termometroak 18-20 ºC-tik nekez pasako dira. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du indartsu, batez ere kostaldean, eta honek hotz sentsazioa areagotu egingo du.

Astearterako ez da aldaketa nabarmenik espero, eta, beraz, giro goibelarekin jarraituko dugu, zerua hodeitsu eta giro freskoa. Termometroak 18 ºC-tik nekez pasako dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, astelehenean baino ahulago, baina hezetasuna ekartzen jarraituko du, eta egunean zehar zirimiria egingo du kostaldean.

Barnealdean aldiz, euri arriskua txikiagoa izango da eta ostarteak izango ditugu goizean.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu