![]() |
Maximoak asteburuan izandakoak baino apur bat baxuagoak izango diren arren, uda giroarekin jarraituko dugu, gutxienez asteburua arte. Arratsaldez lainoak ugarituko dira eta eguna nahastuko da.
.jpg)
Aurreko egunekin alderatuta tenperatura nabarmen jaitsi da gaur gurean. Goizean zehar zerua garbi egongo da baina arratsalde aldera hodeiak ugaritu egingo dira.
Orokorrean ez dago euria egiteko arrisku handirik; leku gehienetan ateri mantenduko da, baina Ipar Euskal Herrian eta Pirinioetan euri arina egin lezake, Euskalmet meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera.
Giroa epelagoa eta atseginagoa izango da; gaurko maximoak 20-23 ºC inguruan izango dira.
Bihar
Ostegunean egoerak berdintsu jarraituko du, giroa apur bat gehiago freskatuz. Hau da, tenperatura maximoak asteazkenekoak baino 1-2 ºc baxuagoak izango dira.
Goizean goiak garbi egongo dira eta arratsalde partean hodeiak izango dira nagusi
Asteburua berdin antzera
Ostiralean ez da aldaketa handirik egongo, baina euria egiteko arriskua handiagoa izango da, batez ere arratsaldetik aurrera eta Kantauri isurialdean.
Tenperatura egonkor mantenduko da eta mendebal/ipar-mendebaldeko haizea biziago ibiliko da; kostaldean nabarmenagoa izango da bere eragina.
Larunbatean ere giroa antzeko samarra izango dugu. Tenperaturan aldaketa handirik ez eta zeruak garbi mantenduko dira gehienbat.
Igandea, baina, baliteke zenbait tokitan euri arina botatzea giroan aldaketarik egongo ez den arren.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (114)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





