Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/06/03

Astelehenean hodeiak izango ditugu egunaren aurreneko orduetan. Halere, zerua nahiko garbi mantenduko da. Astearterako ere ez da aparteko aldaketarik espero, hodeiak eta ostarteak izango baitira.


Astelehena eta asteartea

 

Bihar, astelehena, hodei gehiago ikusiko ditugu hasieran, kantauri isurialdean bereziki; hala ere, eguzkia nagusituko da eguerdi aldera, baina egunaren bukaeran zirimiri pixka bat egin lezake. Iparraldeko haizearekin jarraituko dugu, eta tenperatura, nahiz eta antzera mantendu, pixka bat jaitsiko da, beroenak 20º C ingurura igoz.

Asteartean ere hodeiak eta ostarteak izango dira, eta zenbat eta hegoalderago joan argiago egongo da. Kantauri isurialdean, berriro ere, hodei gehiago agertuko dira, bereziki ekialdean; bertan, egunaren hasieran zirimiria egin lezake eta arratsaldean ekaitz-zaparradak botatzeko arriskua egongo da. Tenperatura ez da aldatuko. Haizea noraezean ibiliko da, baina ekialdeko norabidea nagusituko da.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu