Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/05/31

Muturreko egoerei aurre egiteko eta haurrenganako eta adinekoenganako neurriak hartzeko sistemak jarri dituzte martxan Eusko Jaurlaritzak eta Estatuaren Exekutiboak. Gurutze Gorriak 902 22 22 99 doako telefona ireki du.

 

Meteorologoek iragarri dutenez, ustez giro lehorra eta 30 gradutik gorako tenperaturak ekarriko dituen bero bolada izango dugu datorren astean, Azoreetako antizikloia Penintsulara helduko baita.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak tenperatura maximoen eta minimoen zaintzarako sistema jarriko du martxan bihar, etor daitezkeen bero boladei eta muturreko egoerei aurre egiteko eta, beharrezkoa izatekotan, babeserako neurri bereziak hartzeko.

Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendaritzak komunikatu baten bidez informatu duenez, Udako Gehiegizko Tenperaturen Eraginak Jarraitzeko eta Kontrolatzeko Batzordeak jarri du martxan neurri hori. Eusko Jaurlaritzaren Osasun, Herrizaingo eta Garraio Sailek Batzorde horretan parte hartzen dute.

Sistema horren bidez, gertatu baino 72 ordu lehenago ohartaraziko dituzte Osakidetza, Udalak eta Foru Aldundiak, beharrezko neurriak har ditzaten herritarrak eta, batez ere, haurrak eta adinekoak babesteko

Osasun Ministerioaren gomendioak

Gainera, iragarrita dagoen bero horrek eragin dezakeen kalteei aurre egiteko kanpaina prestatu zuen atzo, asteazkena, Osasun Ministerioak ere.

Besteak beste, ur asko edatea, arropa freskoak eta argiak eramatea eta, eguzkiak gogorren jotzen duenean kalera ez irteten saiatzea gomendatu zuen, haurrengan eta adinekoengan pentsatzen, batez ere.

Horrez gain, iragarpen meteorologikoen araberako lau mailako alerta sistema ezarri zuen Osasun Ministerioak.

Beste alde batetik, Gurutze Gorriak 902 22 22 99 doako informazio telefonoa ireki du

Iaz 21 lagun hil ziren beroaren eraginez.





Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu