Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/05/29

Iragarpenaren arabera, hodeiak eta tenperatura freskoak izango dira protagonista, gutxienez ostegunera arte. Kontsulta itzazu meteorologiari buruzko albisteen bloga eta EiTBren argazkiak.

 

 

Maiatza amaieran bagaude ere, datozen egunotan apenas ikusiko dugu eguzkia eta fresko antzera ibiliko da. Iragarpenaren arabera, eguraldi motela izango dugu gaur: euri handirik ez, baina hodeiak ugari. Kostaldean noizbehinka egingo du euria, baina gainerako lekuetan ateri egongo da. Eguerditik aurrera, ostarteak agertuko dira eta tenperaturak 18-20 ºC artean ibiliko dira.



Bihar, asteazkena, fronte hotz baten eraginpean izango gara eta euria eta hodeiak izango dira nagusi. Goizean goiz ostarteak izango dira zeruan, baina gero, mendebaldetik hodeitza areagotzen joan eta euria egiten hasiko da. Arratsaldean euria ugariago eta sarriago egingo du; gauean atertzen joango da. Tenperatura atseginagoa eta epelagoa edukiko dugu. </p>

Ostegunean, eguraldiak hobetze aldera egitea espero da, batez ere barnealdean. Kostaldean zerua oso hodeitsu egongo da oraindik eta noizbehinka zirimiria egingo du. Tenperatura atsegina, asteburuan jasango duen gorakadaren zain. 

Asteburu paregabea izango dugu eguraldiari dagokionez: eguzkitsu eta tenperatura goxoarekin. Horrenbestez, ostiralean, larunbatean eta igandean udaberriko giroa edukiko dugu. 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu