Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/05/28

Gaur, astelehena, giro zakarrarekin hasi da eguna, baina iragarpenen arabera, hobetuko da.

Astelehena euritsu, hodeitsu eta hotz hasi den arren, iragarpenen arabera eguraldiak hoberantz egingo du, asteak aurrera joan ahala, udaberriko giroa ezarri arte.

Astelehena
Eguraldi hobeagoa izango da lurraldearen mendebaldean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko diren arren, eta baliteke goizean euria botatzea. Ekialdean hodei gehiago egongo dira eta gogorrago botako du euria, Pirinioetan batez ere. Arratsaldean eta gauean, eguraldia hobetuko da.

Nahiko hotzak izango dira tenperaturak, 15 eta 16 gradu arteko maximoekin, eta haizeak tarteka gogor joko du kostaldean eta mendietan, egunak aurrera joan ahala baretuko bada ere.

Asteartea
Bihar, asteartea, eguraldiak hobera egingo du, baina hodeitsu eta euria botata hasiko da eguna. Eguerditik aurrera, hodeiak eta euria desagertzen joango dira eta, gainera, udaberriko tenperaturak izango ditugu.

Asteazkena
Asteazkenean alderantziz gertatuko da, eta eguraldiak txarrera egingo du. Euria eta zeru hodeitsuak izango ditugu gauera arte, baina orokorrean tenperaturak igoko dira.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu